Pantxoa eta Peiok beraien azken kontzertuetako bat eskainiko dute Herri Urratsen alde. Kontzertua azaroaren 29an izango da Mauleko zineman.
Peio eta Pantxoak beraien azken bira iragarri zutenetik hamar kontzertu inguru eskaini dituzte Euskal Herrian zehar. Beraien azken kontzertuak urtarrilean izango dira Barakaldoko BEC-en, baina aitzinetik Maulen izango dira Herri Urratsen alde.
Mauleko kontzertua azaroan 29an izango da, bertako zineman, arratseko 16:30ean.
200 Sarrera bakarrik daude, eta jada erdia salduta dago. Sarrerak webgunean dituzue salgai.
Ez galdu Xiberoako azken dantza!!!!