Skip to main content

Leloa eta logoa

Xauri izango da 2027ko Herri Urratsen leloa.

Iparraldeko euskarako hitza da, eta «zatoz» edo «etorri» esan nahi du. Gonbidapen bat da; hurbiltzeko, parte hartzeko eta elkarrekin bizitzeko deia.

Xauri ikastolarat.
Xauri euskararat.
Xauri Herri Urratserat.
Xauri komunitaterat.
Xauri…

Xauri!

Hitz bakarrean, Herri Urratsen oinarrian dagoen elkartzeko eta parte hartzeko ideia biltzen du.

Gainera, leloak aukera ematen du mezu eta aldarrikapen desberdinak modu naturalean sortzeko, Xauri + [zerbait] egituraren bidez.

Xauri dantzarat.
Xauri kanturat.
Xauri lagunarteant.
Xauri Iparralderat.
Xauri ospatzerat.
Xauri euskaraz bizitzerat.

Logoa

Irudia EPER batena da. EPERRAK HU txanoa darama jantzia.

Zergatik Eperra?

Eperrak abestitik abiatzen da ideia. Eperra bera gaur egun desagertze bidean da Euskal Herrian kanpo faktoreengatik: Klima aldaketa eta Nekazaritza ereduaren aldaketagatik.

Euskararekin silogismoa egin daiteke, hau ere desagertze bidean baita eta hil ala biziko egoeran.

 

Herri Urrats Xauri!