Gaur goizean aurkeztu dugu aurtengo Herri Urrats. Egun osoko programazio ederra izango dugu aurten ere, besteak beste eszena gainean izango dira: Olatz Salvador, Dupla, Ezpalak edo süne.
Gaur goizean baionan egindako prentsaurrekoan aurkeztu maiatzaren 11n ospatuko den bestaren nondik norakoak.
Aurten ere askotariko eta kalitatezko programazioa bat osatzeko ahalegina egin dugu, adin tarte guztiak kontutan hartuz. Aipagarria eta eskertzekoa da, aurtengo programazioan parte hartuko duten talde eta banakoak egindako indarra eta adierazitako konpromisoa. Hori barik ezinezkoa litzatekelako halako programazioa eskaintzea.
Hemen gunez gune prestatu aurtengorako prestatu dugun programa:
ARABA berria GUNEA
Araba gune honetan haurren txokoak ez ezik eszenak ere indar berezia du. Duela urte bi egindako aldaketekin 95 metro luzeko Gune erraldoi batean bilakatu genuen. Hauek dira bertan aurkituko ditugun taldeak:
MUTXIKOAK.
MAIDER.
INGOT.
OLATZ SALVADOR:
SÜNE.
EZPALAK.
FRIGO.
LAPURDI GUNEA
Janari loturiko gune honetan bazkariak alaitzeko Kuxkuxtu txaranga izango dugu.
NAFARROA BADOK GUNEA
7 talde igoko dira gune honetako eszenan:
KODEI.
MIRABE.
KARENA. (Maketa lehiaketako irabazleak).
MASKAK.
PIL.T.
DUPLA.
MARTE LASARTE.
XIBEROA GUNEA
Herri Urratsek badu gune berezi bat, beste ikastolen jaiak ez dutena, eta gune edo eszena hori dantzarena da. Aurten ere Dantza emanaldi ugari izango ditugu Xiberua eszenan: Estitxu Robles kolegioko gazteak izango dira eszenara igotzen lehenak, Dantzaz konpainiarekin egindako ikastaldiaren emaitza erakutsiko dute Herri Urratsen. Ondoren Baionako kontserbatorioko ZABALA MODULOKO IKASLEAK ikusi ahalko ditugu. LIGIKO dantzariak izango dira hirugarrena eszenara igotzen eta beraien atzetik umeei zuzendutako GORA MUSIKA ikuskizuna izango dugu, Nafarroatik datoz hauek. Dantza gunearekin aurrera jarraitzeko BURRUNKAk ere emanaldia eskainiko du bertan, eta Dantza saioekin bukatzeko aurkezpenik behar ez duen KUKAI taldea izango dugu Xiberua gunean. Eszena ixteko Dj ELEPUNTO ezaguna izango dugu jendea dantzan jartzeko.
GIPUZKOA GUNEA
Gipuzkoako eszena iparraldeko musika eszenari zuzendua egongo da aurten.
BERTSO SAIOA: Maddalen Arzallus, Miren Artetxe, Aitor Servier eta Patxi Iriarte bertsotan izango ditugu Ortzi Idoateren gidaritzapean.
BAIONA KANTUZ.
AGUXTIN ALKHAT ETA KAMILA ZUBELDIA.
XABALTX.
KARMA.
PANGEA POP.
HAURREN XOKOAK
ARABA BERRIA gunean
EROSKIren elikadura eskola
Elikadura sano eta egokiaren ikasteko tailer ludikoa
EITBren MAKUSI GUNEA.
Tailerrak, photo call, Irabazi arteko aktoreak, Makusi pertsonaia,…
Eta beti bezala, puzgarri, tailer, bixkotxa salmenta eta alkoholik gabeko edariak…
LAPURDI gunean
Puzgarriak egun osoan zehar.
Umeen Mantangorri eszena ere gune honetan egonen da. Bertan haurrei zuzendutako hiru ikuskizun izango dira: PLISTI -PLASTA ume ttipientzako ikuskizuna, Pontx pailazoaren emanaldi berria eta Jose eta Kikiren umeentzako erromeria.
BIZKAIA GUNEA:
Iaz jarri genuen martxan gune hau, etxeko txikienei zuzendua egongo da. Bertan puzgarriak egonen dira eta KAIKUren tailerrak.
Aurten ere laku ingurua alaitzen hamarnaka musika talde eta Joaldun ibiko dira. Aipatzekotan PUNTTU KAKOTX , DIZKOBOLO eta Bizkaitik datorren HOTS KOLEKTIBOA.
KEI GUNEA
Beste gune berri bat izango dugu KATTALIN ELIZALDE kolegioan, bertan kirola izango da protagonista eta goizean pilota partidak egonen dira, baian indar berezia izango dute aurten HERRRI KIROLAK. Urteetan egon gabe, aurten Huko programaziora bueltatzen dira. Bertan parte hartuko dute:
AIZKOLARIAK:
► 1,5m altueran + lurreko lana (Eneko Saralegi – Errakin, Nafarroa)
► 1, 5m altueran + lurreko lana (Julen Kañamares – Arostegi, Naf.)
► Karmele Gisasola (Mailabia – Bizkaia)
► Malen Barrenetxea (Hernani Gipuzkoa)
► Udane Ostolaza Harrijasotzailea ( Orio, Gipuzkoa)
► Harrijasotzaile Harri Handigaz (Aimar Galarraga – Orio, Gipuzkoa)
► Iparraldeko jolasak (Lastoa altxaketa, Ingudea, Lastoa alturan bota)
ERRONKA
Aurten ere Erronka nazionala izango dugu. Bertan 5 talde lehiatuko dira: Galdakaoko Eguzki Begi ikastola ( Ibilaldiaren antolatzailea), Atarrabiako Paz de Ziganda ikastola(Nafarroa Oinezen antolatzailea), Aguraingo Lautada Ikastola(Araba Euskarazen antolatzailea), Elgoibarko ikastola (kilometroak jaiaren antolatzailea) eta guretik Kattalin Elizalde Ikastegia.
Erronka Baxe Nafarroa gunean izango da, eta goizeko 10etatik aurrera bertan izango dira bost taldeak joko eta jolas ezberdinak egiten. Erronka ikusgarria izango da zinez.
