Skip to main content

ABIAN DA ERLEZAINAK KANPAINA

Gaur aurkeztu dugu Hendaian ERLEZAINAK kanpaina nazionala. Helburua 5000 erlezain egitea Euskal Herri osoan. Euskal Jendarteko 25 pertsona ezagunek hartu dute ERLEZAIN izateko lehen konpromisoa. 

ERLEZAIN EGITEKO KLIKATU HEMEN

20.000 erle espezie omen daude munduan, eta horien artean gure-gurea
dugu Erle Beltza. Erleek elgarrekin egiten dute lan, komunitatean bizi dira
eta berebiziko garrantzia dute ekosisteman; esan ohi da erleak desagertuko
balira, munduak lau urte gehiago baino ez lukeela iraungo. Gure
komunitatearekin berdin gertatzen da: Seaskako komunitatea behar
beharrezkoa da euskarak bizirik iraun dezan Euskal Herriko txoko
honetan, bai eta euskalduntzearekin jarraitzeko ere. Baina Seaska osatzen
dugun erleak (guraso, irakasle, langile, ume, gazte,....) bizirik eta lanean
jarraitzeko ERLEZAINAK behar ditugu.


Erlezain bakoitzak 10 eurotako ekarpena egingo du eta trukean erlea
jasoko du etxean, zaindu eta babes dezan. Erlezain egiteko Herri Urratseko
webgunean sartu behar da eta bereziki kanpaina honetarako sortu dugun
atalean datuak eman eta ordainketa egin. Ostean etxean jasoko dute PIN-a
Erlezainek.


Webguneaz gain ikastola eta festa ezberdinetan Erlezain egiteko mahaiak
ere jarriko ditugu, eta elkarteren bat prest balego kanpainan laguntzeko
aukera izango luke ere mahaiak jartzeko eta erlezainak biltzeko, hortarako
nahiko litzateke gurekin kontaktuan jartzea eta materiala bidaliko genioke.
 

Apustu eta erronka zaleak Euskal Herrian eta 5.000 Erlezain lortzeko
apustua jartzen diogu herri honi. Apustu eta behar handiak ditugu, erle
kofoiak lurralde osoan zabaldu eta indartu nahi ditugu eta horretarako
sostengua behar dugu, Euskal jendarte guztiaren sostengua. Hori dela eta
ERLEZAIN egiteko deia egiten dizuegu. Gure aurtengo lema erabiliz:
ELGARREKIN indartsuagoak gara egin zaitez ERLEZAIN.

Ondokak dira Lehen 25 Erlezainak:

AMAGOIA MUJIKA. BERRIAKO ZUZENDARIA.
IDURRE ESKISABEL. KONTSEILUKO IDAZKARI NAGUSIA.

ITZIAR ITUÑO. AKTORE ETA ABESLARIA
ANA GOITIA. AURKEZLEA ETA AKTOREA

KIKE AMONARRIZ. SOZIOLINGUISTA ETA EUSKALTZALEA.
PEIO DUFAU. DIPUTATUA ETA SEASKAKO GURASOA.
MADDALEN ARZALLUS. BERTSOLARIA ETA AURKEZLEA.

JOXE MARI AGIRRETXE. PAILAZOA
MERTXE RODRIGUEZ. PAILAZOA
MAIDER CIGARROA. ABESLARIA
MANEX FUCHS. AKTORA
XIMUN FUCHS. AKTOREA
ASISKO URMENETA. MARRAZKILARIA
JOHANES ECHEVESTE. PAILAZOA (PONTX)
PEIO ICIAGA. XUTIK TALDEKO ABESLARIA

JON MAIA. BERTSOLARIA
IBAI ZABALA. PELOTARIO OHIA
MARITXU HOUSSET. PILOTARIA

ALBINA STARDUST. DRAG ARTISTA ETA AKTIBISTA TRABESTIA

MAIALEN ERROTABEHERE. ABESLARIA
FERMIN MUGURUZA. ABESLARIA
MADDALEN IRIARTE. POLITIKARIA
JOSEINA ETXEBERRIA. IRRATI ESATARIA.
OLATZ SALVADOR. ABESLARIA

EKAIN IMAZ. ERRUGBILARIA BIARRITZ OLYMPIQUE.

erlea

Albisteak

20.000 erle espezie omen daude munduan, eta horien artean gure-gureadugu Erle Beltza. Erleek elgarrekin egiten dute lan, komunitatean bizi dira
Hilabete behar izan dute epamahaia osatzen duten lagunek talde guztiak entzun eta baloratzeko, eta behin lan hau eginda bigarren fasera sei talde igaroko direla erabaki dute.
Hilabete behar izan dute epamahaia osatzen duten lagunek talde guztiak entzun eta baloratzeko, eta behin lan hau eginda bigarren fasera 6 talde igaroko direla erabaki dute.