Skip to main content

AURKEZTU DUGU HERRI URRATS 2024

8 gunez osatua, aurrekoetan baino 2 gune gehiago eta eszena berri bat. Horiek dira aurtengo berritasunak.

Gaur Goizean Beskoitzen emandako prentsaurrekoan aurkeztu dugu 2024ko Herri Urrats, maiatzaren 12an osaptuko da eta berritasun handiekin dator: eszena berri bat (Gipuzkoa gunean) eta bi gune berri (Bizkaia eta KEI).

Egun osoko egitarau oparoa prestatu dugu eta ez dira animazioak faltako. Hemen gunez gune Herri Urrats egunean aurkituko duguna:

NAFARROA BERRIA GUNEA: Basapiztiak, Mister Xaguak, Zetkin, Delirium Tremens, Muga Zero (Maketa Lehiaketako irabazlea), Esne Beltza eta Leihotikan.

ARABA BERRIA GUNEA: Haizea Arrosa, Mutxikoak, Niko Etxart, Bele, Neomak, Nogen eta Holako Deluxe.

GIPUZKOA GUNEA: Bertsolariak (Amets Arzallus, Irantzu Idoate, Haira Aizpurua eta Unai Agirre. Xalbat Alzugarayren gidaritzapean), Baiona Kantuz, Etxepe, Pisso OPH, Eire eta DJ Bull eta Elepunto.

XIBERUA GUNEA (DANTZA GUNEA): Estitxu Robles eta Dantzaz, Neskena, Brilili Banda, Ortzadar eta Erregetxopitak eta Los Chancaires.

Lapurdi gunea: Zapiain Sagardotegia, Zikiroa, Kuxkutu. MANTANGORRI eszenan umeentzat: Gurashow, Pontx eta Eidaberen Gora Bihotzak.

BAXE NAFARROA GUNEA: Erronka Nazionala.

BIZKAIA GUNEA (Gune berria): Umeentzako puzgarriak.

KEI gunea (gune berria Kattalin Elizalde kolegioan): Pilota partidak goiz osoan.

Horretaz gain aintziran zehar: joaldunak, Elektropottotte, Elektrotxorongo, Gaitistan,.... .

Ongi pasatzeko aukera ederra izango dugu maiatzaren 12an eta euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatuko dugu lau haizetara , ortzadar erraldio bat margotuz aintziran.

 

pren

Albisteak

Herri Urratseko aurtengo kanturako bideo berezi bat prestatzen ari gara, 80ko hamarkadako giroarekin. 4 haur izango dira protagonistak.Bilatzen ditugu:
Urtarrilaren 29an ospatuko da urtero Herri Urratsen alde GO!AZEN ekimena.Ekitaldia 18:30ean hasiko da Donibane Lohizuneko  L'Select zineman eta bertan izango dira denboraldi honetako aktore guztiak.