Skip to main content
2024/02/27

Non eta Mugan ekimena ospatuko da martxoaren 10ean Beskoitzen.

Euskal Herrian badira periferiatik euskara lantzen duten eragile ugari, horietako bat Ikastolen mugimendua da.

Ikastolek historian zehar toki guztietan izan dute misio bera, periferiako ikastolek ere badute: jendartea euskalduntzeaz gain, euskalduntasun horren bitartez euskal kultura indartzea. Hori baita euskal identatea garatzeko bide sendoena.

Ez da erraza izan eta oraindik ere zaila izaten jarraitzen du ikastola hauek pairatzen duten egoera sozio-polikoari aurre egitea. Aurrera egiteko dedikazio eta militantzia handia behar izaten dute.

Horregaitik beharrezkoa da Euskal Herriaren periferian euskararen alde lan egin duten eragileei aitortza egitea.

Martxoaren 10ean Beskoitzen elkartuko gara.

Eguneko egitaraua:

10:00 HARRERA - GOSARIA

11:00 PERIFERIAKO IKASTOLEI AITORTZA EKITALDIA

12:30 HAURREN JOLASAK, PUZGARRIAK eta PONTX PAILAZOA

14:00 BAZKARIA. Izena ematea beharrezkoa da: 

https://entradium.com/eu/events/non-eta-mugan-bazkaria

17:00 BIZKARSORO FILMAREN EMANALDIA

18:30 EKITALDIAREN ITXIERA

kartela

Albisteak

2024-04-11
Aurten TXIK TXAK-ekin egindako akordioari esker autobus zerbitzua (NABETTES) berri bat eskainiko dugu Kanbo, Ezpeleta eta Donibane Lohitzunetik.
2024-04-11
Gaur Goizean Beskoitzen emandako prentsaurrekoan aurkeztu dugu 2024ko Herri Urrats, maiatzaren 12an osaptuko da eta berritasun handiekin dator: eszena berri bat (Gipuzkoa gunean) eta bi gune berri (Bizkaia eta KEI).