Skip to main content

Igande honetan Senperen ospatuko dugun Bertso saiorako dena prest dugu. 14:00etatik goiti sarrerak manatzeko aukera egongo da Larreko Gelan bertan, Baina kontutan izan aukera duzuela Herri Urratsen webgunean bertan sarrerak erosteko edo eta Sarako Plekan

Herri Urratsek 40 urte betetzen ditu eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsek 35. Hori aitzaki hartuta Urtebetetze besta erraldio bat antolatzen gabiltza apirilaren 2an Baionan.

Herri Urratsek 40 urte betetzen ditu eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsek 35. Hori aitzaki hartuta Urtebetetze besta erraldio bat antolatzen gabiltza apirilaren 2an Baionako Lauga aretoan.

Ekitaldia Orereta Ikastolak eta Kilometroak jaiak martxan jarritako Adaxka Berriak ekimenarekin hasiko da. Adaxka Berriak Landarbaso Abesbatzak eta Euskal Kultur Erakundeak batera ondutako emanaldia da, Hendaia, Ziburu eta Orereta Ikastoletako haurren ahotsetan. Ikuskariaren zati txiki bat egingo dute.

Horren ostean eguneko protagonistek hartuko dute oholtza: Pirritx, Porrotx eta Marimototsek beraien 35 urteurrena ospatzeko Euskal Herri osoan antzezten dauden URTEAK BETE, ABENTURAK BIZI! IKUSKIZUNA taularatuko dute.

Emanaldi berezia da Baionan antolatu nahi duguna, emanaldiez gain Pailazoen eta Herri Urratsen urtebetetzea ospatuko dugulako Euskal Herriko ehundaka ninirekin batera.

Sartzeak jada salgai daude ondoko lekuetan: Herri Urrats eta Kilometroaken webguneetan, Pleka trinketean Sarn, Baionako Elkar Dendan, Gaintxiki Trinketean Senperen eta Oreretako Arkaitza taberna, Xenpelar Kultur Denda eta Kilometroaken dendan.  

Egun ahaztezina izango da guztiontzako.... Galdu egingo duzue???

kartela

Albisteak

Gaur 42. Herri Urrats ospatu dugu. 
Arropa denda itxi egin dugu astye honetan ezinezkoa zaigulako eskaerak bidaltzea.HU egunean jarriko dugu berriz martxan.
Salgai dira Txik txak-eko autobusak hartzeko txartelak. Aurten 3 Autobus linea izanen ditugu: