Skip to main content

Elgarrekin egiteko garaia. Elgarrekin lortuko dugu!

Gaur 42. Herri Urrats ospatu dugu. Elgarrekin ospatu dugu aurtengo besta, urteetan denon maitasunarekin eraiki dugun horri bultzada eman diogu, eta aurrerantzean ere elgarrekin eraikitzen jarraitzeko konpromisoa hartu.

Milaka izan dira Aintzirara zerua begiratu gabe hurbildu diren euskaltzaleak, eta egun ederra ospatu dugu: musika, jai-giroa, poza eta ikastolenganako atxikimendua aintziraren ertz guztietara eraman ditugu. Mila esker bihotz-bihotzez gaur egun eder hau posible egin duzuen norbanako eta euskaltzale guztiei. Zuei esker egin dugu, eta hurrengo edizioetan ere zuei esker egingo dugu.

Alta, eguraldia zinez ezegonkorra izan da azken orduetan, eurite handiak izan dira, eta horrek Herri Urratsera nahi baino euskaltzale gutxiago etortzea eragin du. Horixe nabaritu dugu. Hori dela eta, etxean geratu behar izan duten euskaltzale horiei guztiei, eta lagundu nahi duen orori, sostengua ematera deitzen zaituztegu, Seaskak eta Ipar Euskal Herrian murgiltze eredua bermatzen duten ikastolek aurrera egin dezaten. Horretarako, ekarpen ekonomikoak egiteko bideak zabaldu ditugu. Honako hauek dira:

Caisse d'epargne

FR76 1333 5000 4008 9397 1116 819

Credit Mutuel

FR76 1027 8023 8500 0201 4340 107

Laboral Kutxa

ES87 3035 0059 8205 9073 1197

Kutxabank

ES98 2095 5045 8710 6117 7332

Laguntza Euskotan

790 152 743

Bizum (Hego Euskal Herrian):

Sartu bizumen - dohaintzak egiteko atalera sartu  - idatzi  'HERRI URRATS' , eta egin ekarpena.

Honako kodigoa txertatu beharko duzu: 07508

Elgarrekin lortuko dugu euskarari eta Ipar Euskal Herriko ikastolei arnasa eta hauspoa ematea. Mila esker aldez aurretik denoi. Heldu den Herri Urratsean ikusiko dugu elkar. Sarri arte.

moduak

Albisteak

Jantzi zaitez Herri Urratseko arroparekin. Gaurik aurrera zabalik duzue gure web denda. Bertan aurtengo iridetigia duten kamiseta, sweet, kirol arropa,… aurkitu ahalko duzue.
Salgai dira Txik txak-eko autobusak hartzeko txartelak. Aurten 3 Autobus linea izanen ditugu: