Skip to main content

HERRI URRATS 2022 – Kantua

Herri Urrats 2022-ko kantua ZETAK taldeak sortu du eta udaberrian entzunaraziko dizuegu.

ZETAK

ZETAK Pello Reparaz geldiezinak sortutako proiektua da, eta musika elektronikoa euskaraz egiten du. Vendetta taldearekin arrakasta handiko urteak bizi ondotik, musikari nafarrak taldea utzi eta proiektu berri bat sortzea erabaki zuen, erregistroan ere muturreko aldaketa eginez; musika elektronikoko proiektua sortu zuen.

Panda Artist Management etxearekin lotu ziren abentura honi. ZETAKek lantalde sendoa sortu du honako hauekin : Gorka Pastor, Leire Colomo, Iban Larreburu (musikariak); Iratxe Reparaz, Pau Vargas, Artzai Iraurgi, Panda Artiste ta Oso Polita. 

zetak

Albisteak

Herri Urratseko aurtengo kanturako bideo berezi bat prestatzen ari gara, 80ko hamarkadako giroarekin. 4 haur izango dira protagonistak.Bilatzen ditugu:
Urtarrilaren 29an ospatuko da urtero Herri Urratsen alde GO!AZEN ekimena.Ekitaldia 18:30ean hasiko da Donibane Lohizuneko  L'Select zineman eta bertan izango dira denboraldi honetako aktore guztiak.