Skip to main content

Giroa berotzeko

Zozketa eta jantziak

ZOZKETA

Urte guziz bezala zuen herriko ikasle edo gurasoak ikusiko dituzue Herri Urrats zozketa txartelak saltzen. Urte guziz zozketa hau egiten dugu ELKAR-en partaidetzarekin.

Lehen 6 sari handiak agertzen dira txartelan: Eroski-k oparitu bidai eder bat, Nekatur-ek oparitu egonaldia, Arbe Hotelan gau bat, Zuberoa Jatetxean bi otordu, Idoki-ren saski goxoa eta Evi Nautikaren ikastaldia. Denak eskertzen ditugu! 6 sari nagusietaz gain, urte guziz ikastola bakoitzak sari bat lortzen du eta zozketari 38 sari gehitzen dizkiogu!

Zozketa maiatzaren 19an iraganen da goizeko 7:45tan zuzenean Euskal Irratietan.

JANTZIAK

2020an bezala, Herri Urrats elkarteko salmenta taldeak kalitateko eta etikoa den jantzi kolekzio bat atera du Abenduan. Ikastolen irudi adierazkarria aitzinean emanez, Seaskaren irudia eta Herri Urrats izena elkartzen dituen kolekzioa salgai da.

kontzertua

Albisteak

Datorren astearen hasieran jarriko dira salgai Autobusetako txartelak. Aurten ere 10 euroko balioa izango dute, eta urteroko lekuetatik abiatuko dira. Ondorengo taulan duzue informazio guztia.
Non eta mugan osatu gneuen joan de ostiralean Bastidan, egun ederra pasatu genuen.Hemen irudiak: