bertsolaritza

BERTSO SAIOKO SARRERAK SALGAI

Bertsogintzak toki handia du ikastoletan eta Seaskaren ibilbidean. Azken urteetan Euskal Herriko Txapelketan kantatu duten 8 finalistak etortzen zitzaizkigun bertso saio eder bat eskaintzera. Aurten formatua aldatzea erabaki dugu Bertsozaleen Elkartearen laguntzarekin eta 2021an iragan diren txapelketa bakoitzetik 2 finalista etorriko zaizkigu saio paregabe bat ematera. Hala nola Xilaba finalean egon diren Miren Artetxe eta Odei Barroso hor izanen ditugu.