ERRONKAREN EZAUGARRI NAGUSIAK:
- 14-16 urteko gazteentzat izango da: Gipuzkoako Ikastola guztietako DBH 3 eta 4ko gazteentzat, gazteek Kilometroen festan duten protagonismoa handitu eta parte-hartze aktiboagoa izan dezaten.
- Egitarau ofizialean txertaturik, goizean zehar zenbait proba ikusgarriz osaturiko ERRONKA gauzatuko dugu. Probak amaitzean, Erronkako talde guztiek batera bazkalduko dugu. Ondoren sari-banaketa egingo da.
- 10 eta 14 bitarteko ikaslez osaturiko talde mistoak osatzea eskatzen dizuegu, hau da, ahal dela, neska-mutilen arteko kopuru orekatua izango duten taldeak.
- Talde bakoitzak gutxienez arduradun bat izango beharko du (guraso edo irakaslea), eta arduradun horrek taldeari lagundu beharko dio Kilometroak egunean bertan. Printzipioz arduradunek ez dute probetan parte-hartuko.
PARTE-HARTZAILEEN eta TALDEAREN ARDURADUNAREN EZAUGARRIAK:
Parte-hartzaileak:
Ikastola bakoitzaren ardura izango da bere Erronka taldea osatzea. Taldeaz gain (10 eta 14 arteko partaidez osaturikoa), Ikastola bakoitzak 2 ordezko ere aukeratu beharko ditu. Ordezko horiek ERRONKAren eguna baino lehen taldekideren batek etortzerik izango ez balu soilik ordezkatuko lukete parte-hartzaile ofiziala, eta ez egunean bertan. ERRONKA jokatzen ari den bitartean ezbeharren bat gertatuko balitz eta taldekideren batek jarraitzerik izango ez balu ere izango da hura ordezkatzeko aukera.
Partaideak aukeratzeko garaian, gomendatzen da kontuan hartzea probak askotarikoak izango direla (fisikoak, intelektualak, trebetasunekoak...).
Arduraduna/k
Kilometroak egunean bertan, ERRONKAn parte-hartuko duen taldeak arduradun baten laguntza izan behar du gutxienez, zeina talde horren Ikastolako gurasoa, irakaslea… izango baita. Ikastolak hartuko du arduraduna(k) izendatzeko ardura, baita ordezko bat ere, aurreikusitakoak huts egingo balu hura ordezkatzeko. Arduraduna(k) Erronkako taldekideekin egongo d(ir)a ERRONKA egitasmoa gauzatzen den bitartean; haiei laguntzen, taldekideak animatzen eta abar, baina printzipioz EZ dute probetan parte-hartuko.
Bestalde, arduraduna ERRONKAren antolakuntzarekin bitartekari-, bozeramaile- eta komunikazio-lanetan arituko da.
GOGOAN HARTZEKO DATAK:
- Taldearen izen-ematea egin eta Ikastolako ordezkaria izendatzeko azken eguna: Maiatzaren 31. Hemen topatuko duzue horretarako galdetegia.
- Ikasleek bete beharreko baimenen fitxa: Iraila hasieran jarriko dugu eskuragarri webgunean (gogorarazpena emailez jasoko duzue).
- Erronka eguneko xehetasunak (ordutegiak, antolaketa…) eta egingo diren proben azalpena: iraila erdialdera.
IZENA EMATEKO INPRIMAKIA:
Esteka honetan topatuko duzuen inprimakia bete beharko duzue maiatzaren 31 baino lehen.
PROBEN XEHETASUNAK:
Iraila erdialdetik aurrera hemen jarriko ditugu eskuragarri proben gaineko azalpenak.
IRUDI ESKUBIDEEN BAIMENA:
ERRONKA ikastolen artean zabaltzeko, aurten izena ematen duten ikasleen argazkiak erabiltzea aurreikusten dugu prentsan zein beste komunikabideetan jakitera emateko, baita Kilometroak 2023 egunaren ondoren hurrengo urterako komunikazioan ere. Irudi horiek ez ditugu ERRONKA eta Kilometroak 2023rekin zerikusirik ez duen beste ezertara zabalduko.
Ikasleak adin txikikoak izanik, ezinbestekoa da argazki horiek gure helburuetarako erabiltzeko baimena jasotzea. Irailean zehar adieraziko dizuegu baimen horiek nola jasoko ditugun.