Skip to main content

Aktoreak xekatzen ditugu bideokliperako

Aurtengo Bideokliperako aktoreak xekatzen ditugu.

Herri Urratseko aurtengo kanturako bideo berezi bat prestatzen ari gara, 80ko hamarkadako giroarekin. 4 haur izango dira protagonistak.

Bilatzen ditugu:

  • 10–13 urte bitarteko 4 haur (2 neska, 2 mutil)
  • Antzezteko gogoa izatea
  • Bizikletan ibiltzeko gaitasuna

Ahal bada, 80etako estiloko ile-mozketa edo looka izatea (edo mozteko prest egotea)

(Ez da beharrezkoa antzezpen esperientzia izatea.)

🎥 Nola parte hartu?

Bidali enaut.castagnet@gmail.com helbidera:

Argazki bat edo bi

Bideo labur bat (20–30 segundu), zure izena esanez eta zerbait kontatuz (adibidez: zer gustatzen zaizun, zer musika, zer film…)

📍 Tokia: Senpereko lakuan, inguruan

📅 Data: Otsailaren 16tik 22ra (3eguneko grabaketa gehienez orotara)

Anima zaitez !

argazkia

Albisteak

Gaur aurkeztu dugu Baionan, 2027ko Herri Urrats eguna eta usaian bezala maiatzeko bigarren igandean ospatuko da, maiatzaren 9an Senpereko aintziran.
Jantzi zaitez Herri Urratseko arroparekin. Gaurik aurrera zabalik duzue gure web denda. Bertan aurtengo iridetigia duten kamiseta, sweet, kirol arropa,… aurkitu ahalko duzue.