Skip to main content

BINILO BIKOITZA+CDa atera ditugu Durangoko azokarako

Herri Urratseko abestiak jasotzen dituen Binilo bikoitza+CDa kaleratuko ditugu eta Salgai egongo dira Durangoko Azokan.

Herri Urratseko abestiak jasotzen dituen Binilo bikoitza+CDa kaleratuko ditugu eta Salgai egongo dira Durangoko Azokan.

Herri Urratseko abestiak azken urteetan sekulako oihartzuna izan dute. 40 abestitik gorako altxorra dugu, eta altxor hori noiz aterako jende asko egon da zain. Pena zen, batez ere azken urteetako abestiak streaming bidez bakarrik entzuteko aukera izatea, eta jendea andanak eskatu izan digu fisikoan ere egotea ederra letzatekela. Hori dela eta Herri Urratseko 20 abestirik esanguratsuenak jasoko dituen binilo bikoitz+CD-a kaleratuko dugu Durangoko Azokarako, eta bertan jarriko dugu salgai. Bertan Stand propioa izango dugu aurten, Musikaren Plazako 85.na.

Biniloa esan bezala bikoitza izango da, koloretako biniloak, eta zenbakituak. 1000 ale jarriko ditugu saltzen eta bukatzen direnean akabo. Barnean gainera CD-a ere aurkituko duzue. Mimo handiz landu dugun edizioa izango du, etxean izan beharreko altxor horietako bat da kaleratuko duguna.

Bertan aurkitu ahalko dira besteak beste: Zetak, ETS, Xiberoots, Su Ta Gar, Willis Drummond, Neomak, Oskorri, Dupla, Hemendik At, Berri Txarrak, Eneko Labegeri edo Skunk bezalako taldeak egindako abestiak.

vinilo

Albisteak

Jantzi zaitez Herri Urratseko arroparekin. Gaurik aurrera zabalik duzue gure web denda. Bertan aurtengo iridetigia duten kamiseta, sweet, kirol arropa,… aurkitu ahalko duzue.
Salgai dira Txik txak-eko autobusak hartzeko txartelak. Aurten 3 Autobus linea izanen ditugu: