Skip to main content

MAKETA LEHIAKETA. Publikoak botoa eman dezake iganderarte

Hilabete behar izan dute epamahaia osatzen duten lagunek talde guztiak entzun eta baloratzeko, eta behin lan hau eginda bigarren fasera sei talde igaroko direla erabaki dute. Ondokoak dira igarotako taldeak: Karena, Malko, Diraki, Kuma No Motor, Lurhats eta Hartzak Zeruan.

Hilabete behar izan dute epamahaia osatzen duten lagunek talde guztiak entzun eta baloratzeko, eta behin lan hau eginda bigarren fasera sei talde igaroko direla erabaki dute. Ondokoak dira igarotako taldeak: Karena, Malko, Diraki, Kuma No Motor, Lurhats eta Hartzak Zeruan.

Bigarren fase honek gainera aurten berritasun bat izango du, publikoaren botoa . Otsailaren 17tik aurrera, Berriaren BADOK plataformaren bidez, edonork izango du sei taldeetako bat bozkatzeko aukera, esteka honetan. Hauek dira sei taldeak:

  1. Karena: Hernani eta Antzuolako (Gipuzkoa) boskotea da, popa eta folk-popa lantzen duena. Debekuaren mugak kantua aurkeztu du.
  2. Malko: Oñatiko (Gipzukoa) boskotea da eta rocka egiten du. Biolentzia eta alkohola da eruen kantua.
  3. Diraki: 2020. urtean jaio zen, Iruñea eta Aezkoan (Nafarroa) sustraitua. Punk-rocka egiten du laukoteak eta Odolezko errekak dute kantua
  4. Kuma No Motor: Baionako punk eta hardcore hirukoa, dagoeneko bi disko badituena. Beraien kantua Hago isilik da.
  5. Lurhats: Julen Basterra (gitarra), Iban Nikolai (didgeridooa) eta Jon Buldain-en (DJ) proeiktua: Amets senti da beraien kantua.
  6. Hartzak Zeruan: Hiriberri eta Etxauriko (Nafarroa)  power-duoa. Sei(n)ale da aurktu duten kantua.

Bozkatzeko epea aste betekoa izango da. Irabazlearen izena martxoaren hastapenean ezagutaraziko dugu.

Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten talde guztiei, eta zorterik onena opa sei finalistei.

MAKETA

Albisteak

Herri Urratseko aurtengo kanturako bideo berezi bat prestatzen ari gara, 80ko hamarkadako giroarekin. 4 haur izango dira protagonistak.Bilatzen ditugu:
Urtarrilaren 29an ospatuko da urtero Herri Urratsen alde GO!AZEN ekimena.Ekitaldia 18:30ean hasiko da Donibane Lohizuneko  L'Select zineman eta bertan izango dira denboraldi honetako aktore guztiak.