Bigarren urtez jarraian Musika Lehiaketa martxan jartzen dugu. Saria Herri Urrats egunean kontzertua emateko aukera.
Bigarren urtez jarraian, Badok atariarekin elkarlanean, Musika Lehiaketa martxan jartzen dugu.
Lehiaketa honetan euskaraz abesten duen talde orok parte har dezake, eta saria ez da edonolakoa: Herri Urratsen (maiatzaren 11an) KOntzertua emateko aukera.
Parte hartzeko oinarriak ondokoak dira:
- Euskaraz abesten duten taldeak bakarrik parte har dezakete.
- 3 abesti bidali beharko dira Wetransfer bidez herriurrats@ikastola.eus helbidera.
- Abestiekin batera dokumentu batean taldearen izena, jatorria eta kontaktua jaso beharko dira. Taldearen sipnosia ere labur labur.
- Lanak aurkezteko epea abenduaren 3tik urtarrilaren 3ra izango da.
- Epamahiak irabazlearen berri martxoaren hasieran emango du.
Iaz guztira 40 taldek parte hartu zuten eta Muga Zero taldea izan zen irabazlea.
Animatu eta parte hartu!!!!