Skip to main content

6 TALDE IGARO DIRA HURRENGO FASERA

Aurkeztutako 29 taldeak entzun eta baloratu ostean, maketa lehiaketako bigarren fasera 6 talde igaro dira.

 

Hilabete behar izan dute epamahaia osatzen duten lagunek talde guztiak entzun eta baloratzeko, eta behin lan hau eginda bigarren fasera 6 talde igaroko direla erabaki dute. Ondokoak dira igarotako taldeak: Karena, Malko, Diraki, Kuma no motor, Lurhats eta Hartzak zeruan.

Bigarren fase honek gainera aurten berritasun bat izango du, jendartearen bozka. Otsailaren 17tik aurrera, Berriaren BADOK plataformaren bidez, edonork izango du sei taldeetako bat bozkatzeko aukera. Bozkatzeko epea aste betekoa izango da.

Irabazlearen izena martxoaren hastapenean ezagutaraziko dugu.

Lerro hauen bidez eskerrak eman nahi dizkiegu txapelketa honetan parte hartu duten 29 taldeei.

Zorte on 6 aukeratuei eta onenak irabaz dezala!!!

 

finalistak

Albisteak

Gaur burutu dugu aurtengo Herri Urratseko zozketa. Zenbaki sarituak hemen dituzue. 
Gaur 42. Herri Urrats ospatu dugu. 
Arropa denda itxi egin dugu astye honetan ezinezkoa zaigulako eskaerak bidaltzea.HU egunean jarriko dugu berriz martxan.