Skip to main content

MUGA ZERO TALDEA MAKETA LEHIAKETAKO IRABAZLEA

40 taldek hartu dute parte Herri Urratsek antolatutako lehen maketa lehiaketan. 40 talde hauetatik Lakuntzako MUGA ZERO taldea atera da garaile.

40 taldek hartu dute parte Herri Urratsek antolatutako lehen maketa lehiaketan. 40 talde hauetatik Lakuntzako MUGA ZERO taldea atera da garaile.

Epaimahaikideak aipatu dutenez azpimarratzekoa da 40 lanen kalitatea, agerian geratu da euskal eszena indartsu dagoela.

Garaileei dagokionean berain Punk klasiko eta itsaskorrak harrapatu ditu beraien alde egin dute epaimahikideak. Euskal punkaren hastapenetara bidaiatzeko aukera ematen omen du taldeak.

Epaimahikideen erabakia ez da bat ere erreza izan eta lehia estua izan da.

Lerro hauen bidez Herri Urratsek eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten talde eta bakarlari guztiei. Oraindik harrituta gaude lehiaketak izan duen arrakastaz. Izugarri ederra da ikustea zenbat talde dauden euskaraz abesteko hautua egin dutenak, eta dagoen maila.

Aurtengo arrakasta ikusita datorren urtean bigarren maketa lehiaketa martxan jarriko dugula ere komunikatu nahi dugu.

 

taldea

Albisteak

Aurten ere, BERRIAKO BADOK atariarekin elkarlanean, musika maketa lehiaketa martxan jarriko dugu abenduaren 3an. Musika taldeek aukera izango dute izena emateko abenduaren 3tik urtarrilaren 9rarte.
Gaurtik aurrera martxan da webguneko DENDA atala, b
Aurten ere GO!AZEN telesailaren azken atalaren aurrestreinaldia eta aktoreekin topaketa izango urtarrilaren 29an Donibane Lohitzuneko Le Sélect zineman.