Skip to main content

GOAZENEN EMANALDIRAKO AZKEN SARRERAK ESKURAGARRI

Urteroko ohiturari jarraituz ostegunean hitzordu garrantzitsua daukagu Donibane Lohitzunen.

Urteroko ohiturari jarraituz ostegunean hitzordu garrantzitsua daukagu Donibane Lohitzunen. Aurten ere GO!AZENeko 10 denboraldiko azken atala egun bat lehenago ikusteko aukera izango dugu, eta ez hori bakarrik, 6 aktoreren bisita izango dugu.

Aurten gure artean izango dira: Maria Redondo/Zuri, Haizea Astrain/Lea, Ander Ayerza/Bosko, Unai Arana/Mattin, Mikele Ariskorreta/Saioa eta Unai Arrieta/Urtzi.

Beraiekin dantza eta abesteko, galderak egin edo eta argazkiak ateratzeko aukera izango dugu bereziki montatuko dugun FOTOCALLean.

Aukera hau galduko duzue??? Azken sarrerak salgai dituzue ondoko helbidean:

https://entradium.com/organizers/herri-urrats-elkartea

Fite ibili!!!! Ezin duzue galdu!!!!

argazkia

Albisteak

Herri Urratseko aurtengo kanturako bideo berezi bat prestatzen ari gara, 80ko hamarkadako giroarekin. 4 haur izango dira protagonistak.Bilatzen ditugu:
Urtarrilaren 29an ospatuko da urtero Herri Urratsen alde GO!AZEN ekimena.Ekitaldia 18:30ean hasiko da Donibane Lohizuneko  L'Select zineman eta bertan izango dira denboraldi honetako aktore guztiak.