Skip to main content

40 MUSIKA TALDEK PARTE HARTUKO DUTE MAKETA LEHIAKETAN

Urtarrilaren 4an bukatu zen izena emateko epea eta 40 taldek bidali dituzte beraien lanak.

Aurten lehen aldiz Herri Urratsek maketa lehiaketa antolatu du, eta izen ematea arrakastatsua izan dela esan dezakegu.

Abenduaren 3an ireki zen  epea eta guztira Euskal Herri osoko 40 taldek eman dute izena.

Orain epai mahaia batuko da eta hilabeteko epean erabakia hartuko du. Talde irabazleak Herri Urrats egunean kontzertua emateko aukera izango du.

Bitartean giroa berotzeko hurrengo egunetan Badok atariak partehartzaile guztien zerrenda igoko du.

Mila esker parte hartzaile guztiei

MAKETA

Albisteak

Herri Urratseko aurtengo kanturako bideo berezi bat prestatzen ari gara, 80ko hamarkadako giroarekin. 4 haur izango dira protagonistak.Bilatzen ditugu:
Urtarrilaren 29an ospatuko da urtero Herri Urratsen alde GO!AZEN ekimena.Ekitaldia 18:30ean hasiko da Donibane Lohizuneko  L'Select zineman eta bertan izango dira denboraldi honetako aktore guztiak.