Skip to main content

DURANGOKO AZOKAN AURKEZTUKO DUGU MAKETA LEHIAKETA

Aurtengo berritasunen artean martxan jarri dugun Musika maketa lehiaketa aurkeztuko dugu abenduaren 9an Durangoko Azokan.

Abenduaren 9an Durangoko Azokan aurkeztuko dugu Herri Urratsek aurten antolatuko duen Musika maketa lehiaketa.

Aurkezpena 15:00tan izango da Talaia gunean (https://durangokoazoka.eus/eu/egitaraua/840) eta bertan lehiaketa honen nondik norakoak aurkeztuko ditugu.

Abenduaren 3tik irekia da abestiak bidaltzeko aukera. Abestiak wetransfer bidez bidali behar dira herriurrats@ikastola.eus helbidera, urtarrilaren 4a aurretik.

Argibide gehiago larunbateko aurkezpenean emango ditugu.

azoka

Albisteak

Herri Urratseko aurtengo kanturako bideo berezi bat prestatzen ari gara, 80ko hamarkadako giroarekin. 4 haur izango dira protagonistak.Bilatzen ditugu:
Urtarrilaren 29an ospatuko da urtero Herri Urratsen alde GO!AZEN ekimena.Ekitaldia 18:30ean hasiko da Donibane Lohizuneko  L'Select zineman eta bertan izango dira denboraldi honetako aktore guztiak.