Skip to main content

I. MUSIKA MAKETA LEHIAKETA ANTOLATU DUGU

Urtero talde ugari jartzen dira kontaktuan Herri Urratsekin, denek jo nahi dute egunean bertan.  Hori ikusirik aurten lehengo aldiz musika lehiaketa bat antolatzea pentsatu dugu.

Urtero talde ugari jartzen dira kontaktuan Herri Urratsekin, denek jo nahi dute egunean bertan.  Hori ikusirik aurten lehengo aldiz musika lehiaketa bat antolatzea pentsatu dugu.

 

Euskaraz abesten duen edozein taldek 3 abesti (Gehien jota) bidali beharko ditu wetransfer bidez herriurrats@ikastola.eus helbidera. Abestiekin batera dokumentu batean taldearen izena, jatorria eta kontaktua jaso eta bidali beharko dira.

Lanak aurkezteko epea abenduaren 3an hasiko da eta urtarrilaren 3rarte bidali ahalko dira. Behin lan guztiak jasota Epaimahaia osatuko da eta Otsailaren 2an emango dugu irabazlearen edo irabazleen izenak. Saria Herri Urratsen kontzertua ematea izango da.

Ekimen honetarako Badok atariaren laguntza dugu. Bertan aurkezten diren talde guztiekin zerrenda bat osatuko dugu.

Lehiaketa honen helburua euskal musika talde berriei aukerak irekitzea da.

kartela

Albisteak

Herri Urratseko aurtengo kanturako bideo berezi bat prestatzen ari gara, 80ko hamarkadako giroarekin. 4 haur izango dira protagonistak.Bilatzen ditugu:
Urtarrilaren 29an ospatuko da urtero Herri Urratsen alde GO!AZEN ekimena.Ekitaldia 18:30ean hasiko da Donibane Lohizuneko  L'Select zineman eta bertan izango dira denboraldi honetako aktore guztiak.