40. urteurrena ospatzeko programazio ederra prestatu dugu aurtengo Herri Urratserako, adin eta gustu guztietara moldatua.
Aurtengo urteurren bereziak, programazio berezi bat eskatzen zuen, kalitatezkoa eta zabala. Eta lortu dugula esan dezakegu. Azken asteetan sare sozialen bidez aurten egongo diren taldeen berri eman dugu, eta oihartzun handia izan du. Hemen gunez gune prestatu aurtengorako prestatu dugun programa:
ARABA GUNEA
Araba gune honetan haurren txokoak ez ezik eszenak ere indar berezia du. Aurten gainera Araba gunea aldatuta dator, eszena lekuz aldatu dugu eta 95 metro luzeko Gune erraldoi batean bilakatuko da. Hauek dira bertan aurkituko ditugun taldeak:
- HAIZE ARROXA: Berrizko taldearen lehen kontzertu handia izango da. Ene Bada talde ezagunaren abeslari biek osatzen dute. Beraien Triki pop doinuez irekiko dugu Araba Gunea.
- Mutxikoak.
- TIKTARA: Bederatzi kidek osatzen dute Tiktara taldea, euskaraz abesten dute, son, funky eta musika afrikarren doinuak uztartuz; hau da, munduko doinuak abestu eta dantzatzen dituzte euskaraz.
- NEOMAK: Euskal musika eszenan zer esan handia ematen dagoean taldea dugu berau. Zazpi neskez osatutako talde hau arraroa da antzokietatik kanpo ikustea. Esan dezakegu kalean eta egun argiz lehen kontzertua dutela eta azkena. Oso kontzertu berezia izango da, bereziki HU egunerako prestatutakoa.
- ZETAK: Iazko kantuaren egilea, aurten Pello Reparaz eta bere taldea Herri Urratsen izango ditugu.
- GOZATEGI: Ezaguna da Orioko taldea gure artean. Lagunez inguratuta igoko dira gainera eszana gainera.
- HOLAKO DELUXE: Araba guneko egitarauari bukaera emateko erromeria izango dugu.
LAPURDI GUNEA
Janari loturiko gune honetan bazkariak alaitzeko Kuxkuxtu txaranga izango dugu. Eta goizean Senperetarrak izango ditugu kantuz.
NAFARROA BADOK GUNEA
Nafarroa BADOK guneko egitaraua berezia izango da aurten, jende gazteari begirako gune honetan jende helduagoari ere lekua egingo diogulako. Ondokoak dira bertan izango diren taldeak:
- PATXI ETA KONPAINIA: Dantzan irekiko dugu aurten Nafarroa gunea Patxi eta Konpainiaren doinu eta dantzekin.
- MISTER SAGUAK: Hazparneko talde mitikoa bueltan da eta ezin zen falta aurtengo bestan.
- XUTIK: Iaz diska berria kaleratu zuten “Kantu berrien azalean” eta gogo handiak genituen taldea berriz Herri Urratsen ikusteko.
- DELIRIUM TREMENS: Mutrikuko taldeak asko maite du Iparraldean jotzea, 40.na ospatzako ekimenetan Atabal aretoa bete zuten eta oraingoan Nafarroa gunea beteko dute garai bateko doinuez.
- SU TA GAR: Aurkezpen gutxi behar du Eibarko taldeak. Aurtengo abestiaren egileak, aurten Herri Urratseko Izarrak izango dira. Adin ezberdinetako jarraitzaleak batzen dituen taldea dugu berau. Oso pozik eta arro gaude gure artean izango direlako.
- SFM : Fermin Muguruza euskal musikan nor den azaltzea zaila da. SFM taldeak Fermin Muguruzaren bertsioak egiten ditu, Fermin Muguruza gabe. Sarri Sarri bezalako doinuak berriz entzungo dira Nafarroa Badok gunean.
GIPUZKOA GUNEA
Herri Urratsek badu gune berezi bat, beste ikastolen jaiek ez dutena, eta gune edo eszena hori dantzarena da. Aurten ere dantza emanaldi ugari izango ditugu Gipuzkoako eszenan, eta berari itxiera Andoni Ollokiegi bakarlariak emango dio. Gipuzkoa gunea Estitxu Robles kolegiko gazteek irekiko dute. Dantzaz konpainiarekin egindako ikastaldiaren emaitza erakutsiko dute Herri Urratsen. Ondoren Oinak arin, Herri Urrats Kantuz, Txingilika, Begiraleak eta dantza erakustaldiekin bukatzeko Los Chancaires.
Dantza saioen ostean Andoni Ollokiegi bakarlari gipuzkoarrak kontzertua eskainiko du.
HAURREN XOKOAK
-
ARABA MANTANGORRI gunean
Etxepare lizeoko ikasleen animazioak :
Goizeko 10ak eta 12ak artean, lizeoko ikasleek animazioak antolatuko dituzte haurren xokoan (xiba joko, soka tira, paraxutaren jokoa, zezena eta San Fermin jokoa…) eta haurren margotzea ere proposatuko dute.
EROSKIren elikadura eskola:
Elikadura sano eta egokiaren ikasteko tailer ludikoa
Euskadiko EiTB telebista publikoaren gunea:
Tailerrak, photo call, Irabazi arteko aktoreak,….
Eta beti bezala, puzgarri, tailer, bixkotxa salmenta eta alkoholik gabeko edariak…
-
LAPURDI gunean
Puzgarriak egun osoan zehar.
Eszena gainean Kaiku enpresak jasangarritasunaren inguruko antzerki emanaldia egingo du goiz guztian zehar. Eta 15:00retan EIDABE antzerki taldearen GORA BIHOTZAK ikuskizun berezia umeentzat.
Bukatzeko aipatu nahiko genuke, aurten lakua musikaz bete nahi dugula, eta hori dela eta indar berezia jarri dugula ibiltarietan. Egun guztian zehar: Joaldunak, gaiteroak, Elektrotxorongo, Zo Zongo, Elektropottotte, Gaitistan, Ixtaklok, Les Chancaires, Bec’h Dehi,…. Lakuaren itzulian entzun eta ikusteko parada izango dugu.
ERRONKA
Aurten Erronka berreskuratzen dugu berriz, eta ez edonola gainera. Aurten erronka nazioanala izango dugu. Bertan 5 talde lehiatuko dira: Ondarruko Zubi Zahar ikastola ( Ibilaldiaren antolatzailea), Etxarriko Andra Mari ikastola (Nafarroa Oinezen antolatzailea), Agurango Lauta ikastola (Araba Euskarazen antolatzailea), Oreretako ikastola (kilometroaken antolatzailea) eta guretik Xalbador kolegioa.
Erronka Baxe Nafarroa gunean izango da, eta goizeko 10etatik aurrera bertan izango dira bost taldeak joko eta jolas ezberdinak egiten. Erronka ikusgarria izango da zinez.