Skip to main content

TIKTARA TALDEA ERE HERRI URRATSEN

Doinu dantzagarriz beteko dute Aintzira TIKTARAko lagunek

TIKTARA talde da, hirugarren baieztapena. 

TikTara hego haizeak dakartzan soinuen eta kantauriko kresalaren arteko konbinazioa da. Ibilbide ezberdineko bederatzi musikariz osatua, hamaika instrumentuz, munduko erritmo eta melodiak nahasten ditu, euskaraz abestutako letrekin.

Ez dago musikarekin bidaiatzeko duten gogoa geratuko duen mugarik, beti ere, hegoalderantz gidatzen duen iparrorratz bat eskuan dutelarik.

Proiektu hau ondorengoek osatzen dute: Ander Zulaika eta Iñigo Egia bateria eta perkusioarekin, Amaia Ureta, pianoarekin, Aritz Luzuriaga baxuarekin, José Gallardo saxoekin, Beñat Isasti tronpetarekin, eta Harkaitz Bastarrika ahotsarekin.

Tiktara

Albisteak

Aurten ere, BERRIAKO BADOK atariarekin elkarlanean, musika maketa lehiaketa martxan jarriko dugu abenduaren 3an. Musika taldeek aukera izango dute izena emateko abenduaren 3tik urtarrilaren 9rarte.
Gaurtik aurrera martxan da webguneko DENDA atala, b
Aurten ere GO!AZEN telesailaren azken atalaren aurrestreinaldia eta aktoreekin topaketa izango urtarrilaren 29an Donibane Lohitzuneko Le Sélect zineman.