Skip to main content

IRITSI DA LIBURU IBILTARIA ESTITXU ROBLES KOLEGIORA

Irittsi da Liburu Ibilktaria Estitxu Robles Kolegiora.

Liburu Ibiltaria deritzon egitasmoa ikastolen jaiek era bateratuan garatzen dugun jarduera programatik abiatzen da. Aurtengoa hirugarren edizioa izango dugu eta urtarrilean abiarazi genuen Ondarruko Zubi Zahar Ikastolan, 2023ko IBILALDIA festa antolatzen ari den ikastolan, hain zuzen.

Aurreko edizioetan egin den modu berean, ikastolen jaien antolatzaile diren ikastolez gain beste hainbatek hartuko dute parte. Izan ere Euskal Herri luze zabaleko 24 ikastoletako DBH 3ko ikasleak arituko dira sormena eta elkarlana oinarri dituen ekimen honetan, eta hortaz, ehunaka egile izango ditu aurten ere liburuak kontatuko digun istorioak.

Liburuari amaiera Nafarroan emango zaio, aurtengo Nafarroa Oinezen antolatzaile den Andra Mari ikastolan hain zuzen . Liburua ikusgai izango da urriaren 8an, Oinez egunean, Etxarriko Ikastolan bertan.

Aste honetan Estitxu Roblesen egon ostean MEEK-en txanda etorriko da.

Estitxu Roblesen liburua

Albisteak

Aurten ere, BERRIAKO BADOK atariarekin elkarlanean, musika maketa lehiaketa martxan jarriko dugu abenduaren 3an. Musika taldeek aukera izango dute izena emateko abenduaren 3tik urtarrilaren 9rarte.
Gaurtik aurrera martxan da webguneko DENDA atala, b
Aurten ere GO!AZEN telesailaren azken atalaren aurrestreinaldia eta aktoreekin topaketa izango urtarrilaren 29an Donibane Lohitzuneko Le Sélect zineman.