Skip to main content

HITZETIK URRATSERA BERTSO SAIOA

Aurten ere Senpereko Larreko gelan Bertso saio bikainaz gozatzeko aukera izango dugu. Eszena gainean azken Bertso Txapelketa Nagusiko 8 finalistak.

Aurten ere, urtero bezala, sekulako bertso saioa antolatu du Herri Urratsek. Aurrekoetan BECtso deitzen bazen, oraingoan izena aldatuta dator. Hitzetik Urratsera Bertso saioan oholtzara igoko dira azken txapelketa nagusiko 8 finalistak :

- Sustrai Colina

- Maialen Lujanbio

- Nerea Ibarzabal

- Beñat Gaztelumendi

- Amets Arzalluz

- Joanes Illarregi

- Aitor Mendiluze

- Alaia Martin

Sartzea salgai: www.herriurrats.eus webgunean, Elkar Baionan, Sarako Pleka trinketean eta Senpreko Gantxiki trinketean. 12 euro/euskotan nagusiak eta 6 umeak.

Azkar ibili!!!

kartela

Albisteak

Jantzi zaitez Herri Urratseko arroparekin. Gaurik aurrera zabalik duzue gure web denda. Bertan aurtengo iridetigia duten kamiseta, sweet, kirol arropa,… aurkitu ahalko duzue.
Salgai dira Txik txak-eko autobusak hartzeko txartelak. Aurten 3 Autobus linea izanen ditugu: