Skip to main content

SALGAI DAUDE HITZETIK URRATSERA BERTSO SAIOKO SARRERAK

HITZETIK URRATSERA bertso saioa

Bertsogintzak toki handia du ikastoletan eta Seaskaren ibilbidean. Azken urteetan Euskal Herriko Txapelketan kantatu duten 8 finalistak etortzen zitzaizkigun bertso saio eder bat eskaintzera. Aurten formatua aldatzea erabaki dugu Bertsozaleen Elkartearen laguntzarekin eta 2021an iragan diren txapelketa bakoitzetik 2 finalista etorriko zaizkigu saio paregabe bat ematera. Hala nola Xilaba finalean egon diren Miren Artetxe eta Odei Barroso hor izanen ditugu. Nafarroako txapelduna Saioa Alkaiza eta Eneko Lazkoz txapeldun ordea eta Bizkaiko txapelduna den Nerea Ibarzabal eta Jone Uria txapeldun ordea.

Hitzordua ematen dizuegu Martxoaren 13 igandean, arratsaldeko 16:00 tan Senpereko Larreko gelan.

Sarrerak internet bidez salgai www.herriurrats.eus/sarrerak

Bertso saioko kartela

Albisteak

Aurten ere, BERRIAKO BADOK atariarekin elkarlanean, musika maketa lehiaketa martxan jarriko dugu abenduaren 3an. Musika taldeek aukera izango dute izena emateko abenduaren 3tik urtarrilaren 9rarte.
Gaurtik aurrera martxan da webguneko DENDA atala, b
Aurten ere GO!AZEN telesailaren azken atalaren aurrestreinaldia eta aktoreekin topaketa izango urtarrilaren 29an Donibane Lohitzuneko Le Sélect zineman.