Logoa eta leloa

Zubiek Herri hau batu egiten dute. Zubiek punta bat eta bestea batzen dute, eta Herri Urratsek azken 40 urte hauetan zubi lan handia egin du Iparraren eta Hegoaren, euskararen eta jendartearen artean, Seaskaren eta jendartearen artean, Ikastolen eta jendartearen artean. Lemarekin hori da aditzera eman nahi duguna. 40 urte hauetan eman ditugun Urratsek zubiak eraikitzeko eta hauek indartzeko balio izan dutela eta, etorkizuna segurtatzeko, garrantzitsua dela zubiak eraikitzen eta hauen zimenduak indartzen jarraitzea.

 

Artengo lelo eta logoa

 

Maiatzaren 14an iraganen den Herri Urrats-en irudiak HERRI URRATS marka bera indartzera dator. Aurten Jaiaren izenean eta izanean jarri nahi izan dugu indarra. Herri Urrats bera 40 batez lagunduta agertzen da gainera, urteurren berezia izanik, zenbakiari ere garrantzia eman nahi izan diogulako.

Hurrengo  asteetan gainera logoari laguntxo batzuk gehituko zaizkio, gaurkoan baten hanka ikusteko parada dugu hemen… Aurtengo logoa, edizioa bezala, sorpresaz Beteta etorriko da.