LOGO ETA LEMA LEHIAKETA

Lema/Irudi lehiaketa

 

2022 urtean Herri Urrats elkarteak Seaskako ikasleak omendu nahi ditu. Pandemia garaian ikasturte gogorrak bizi izan ondoan, haiek dira ikastolen pestaren protagonistak.

Maiatzaren 8an iraganen den Herri Urrats-en

lema eta irudia sortzeko, lehiaketa bat abiatzen dugu.

 

  • Nori zuzendua : Seaskako ikasle guziei zuzendua da lehiaketa, bakarka edo taldeka.

 

  • Gaia : Herri Urrats, ikastolak, euskara.

 

  • Epea : 2021eko Irailaren 27 astelehena, 18:00tako igorri beharko dira proposamenak.

 

  • Formatua : Lema hitz bat edo esaldi motz bat izan daiteke. Logoa eskuz ala numerikoki A4 batean marraztua, gehienez 4 kolorekoa.

 

  • Saria : Herri Urrats 2022 jantzi eta osagai sorta

Proposamenak skaneaturik igorri beharko dira PDF formatuan herriurrats@ikastola.eus helbidera (egilearen izen eta ikastola adieraziz).

Grafista batek landuko du euskarri desberdinetan erabiltzeko (afitxa, jantzi, pegatinak…) hautatua izanen den marrazkia.

Logo eta lema proposamen guziak erakutsiak izanen dira Herri Urratsen web gunean eta Herri Urrats egunean.

 

ZUK ERE PARTE HARTU ! HERRI URRATS irudia zure esku artean da !