Helburuak

Joan den irailetik kolegioetan 1000 ikasleen heina gainditu dugu. Eta heldu diren 5 urteetan kopuruek %30 igoko dira kolegioetan.

Xalbador, Manex Erdozaintzi eta Estitxu Robles handitu ondoren, Ziburuko Piarres Larzabal kolegioa da mementu huntan tipi gelditu. 300 ikaslerendako pentsatua zen, baina gaur egun 329 ikasle eskolatzen ditu eta ondoko urteetan kopuruak handituz joanen dira. Tokian berean ezin denez handitu, bereziki kanpoko eremua eskasa baita, 5. kolegioaren beharra dugu lehenbailehen. Kolegio berria Azkaine Senpere inguruan ala barnekaldean, Hazparneko eskualdean izanen da. Eginen den hautuaren arabera, horrek eragina izanen du ere Xalbadorren, gaur egun Hazparneko eskualdekoak eta Senpereko eskualdeko ikasle batzuk baitoaz Kanboko kolegiorat.

 

Seaskak elkarrizketak abiatu ditu hainbat herriko etxerekin eta lurjaberekin. Pista konkretuak badituzte eta sartu dira ikerketa fase tekniko batzuetan. Baina momentuz ez da deus eginik,baina agian ikerketa horien emaitzak baikorrak izanen dira eta berri onekin jakinaraziko ditugu laster.