Logoa eta leloa

Lelo horrekin, Herri Urrats ekimena eta arraun kirola parekatu nahi izan ditugu.

Arraunean bezala, Herri Urrats elkartea, baina ere ikastolak eta Seaska, elkarlanari esker aintzina doaz. Bakoitzak bere ekarpenak egiten ditu, bakoitzak bere indarra erabiltzen du. Indar batuketak du arraun barkua aintzina eramaten. Indar batuketa ditu ikastolak aintzinera eramaten.

 

Denak elkarrekin, denak zentzu berean, helburu berdinarekin, arraun eta arraun lanean ari gira.

Herri Urrats 2020

Itsasoan bezala, guk ere ekaitza izan dugu 2020 urtean. Urte zaila izan da eta egoera larriaren parean, ondorio larriko erabaki bat hartu behar izan ginuen alabeharrez. Herri Urrats gabeko urtea izan zen. Ondorio larriak Seaskarentzat, ikastolentzat, gure urteroko hornitzaileentzat eta kulturgileentzat.

Badator ekaitz ondoko barea!