BECTSO SAIOA

Date: 
Friday, 2018, Janvier 12 - 20:30
Place: 
BAIONAKO ANTZOKIA
Event type: 

Abenduaren 17an Bertsu Txapelketa Nagusiaren finala iragan da BECen. Maialen Lujambio txapeldunarekin batera, finalistak gurekin izanen ditugu urtarrilaren 12an Baionako antzokian.

Bertsuz bertsu gure 2018ko kanpainaren lehen doinuak entzunaraziko ditugu ! Eta nolako bertsuak !

Barakaldoko BEC gela erraldoian Euskal Herriko finalaren nor gehigokan aritu diren bertsolari hoberenei luzatu genien gomita, eta gogo onez onartu dute « Noski ! Bistan dena ! Alabainan ! Prefosta ! » erantzuna eginez !

 

Baionan izanen dira « Herri Urrats »-en alde !

 

Oren pare bateko saio umerotsu, hunkigarri eta aparta emanen digute Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Amets Arzallus, Igor Elortza, Beñat Gaztelumendi, Aitor Sarriegi eta Unai Agirre bertsulariek.

 

BECen izateko xantza ukan ez dutenentzat, edo berriz  bertsulari hoberenekin momentu ahaztezina pasatu nahi dutenentzat, parada paregabea izanen da.

 

Oroitaraz dezagun, 2015etik finalistek  Ikastolen alde emanaldia eskaintzen dutela, eta iaz Andoni Egaña ere izan ginuela gomitatu berezi gisa.. 

 

Herri Urratsen lehen hitzordua ematen dizuegu beraz datorren ostiralean, 12a, gaueko 8.30etan Baionako antzokian.

 

Sarrerak salgai dira leku hauetan : Elkar dendan Baionan, ikastola guzietan eta www.herriurrats.eus web gunean.

Prezioa : 10 euro/eusko helduentzat eta 5 € haurrentzat.

Saioa 8.30etan hasiko da bainan ateak zabalik izanen dira 7etan. Han bertan txartelak eros daitezke.