Bertso Afaria Astigarragan

Ostiral huntan Zapiainek Bertso afaria antolatzen du Herri Urratsen alde.

Badu orain 20 urte baino gehiago, urtero urtero, Zapiain sagardotegia instalatzen dugula Senpereko lakuan Herri Urrats egunean; 20 urte elkarlanean ari girela euskalzaleeri sagardotegi menua proposatuz maiatzeko bigarren igandean.

 

Elkarlanetik konfiantzia eta adiskidetasunara.

Hainbeste urtez, Iparraldeko Ikastolen burraso eta Zapiain familiaren artean, adiskidetasun loturak egin dira. Urtero Lapurdi gunean altxatzen dugun xapitopean jadanik bazkaldu dutenek badakite han eskaintzen dena kalitatezkoa dela eta sagardotegiko langileak beti plazerrez ari direla.

Zapiainen fama hedatu dela Iparraldean, besteak beste ostatu guzietan atxematen den sagarnoari esker, ez da dudarik.

Gaur, Zapiainek eskaintza berezia egiten digu : bere sagardotegian bertso afaria eskaintzea Iparraldeko Ikastolen alde. Bere hornitzaileekin negoziatu eta, afari kostu osoa Herri Urratseri zuzendua izanen da bere osotasunean.

Opari ederra Iparraldeko ikastoleri eta batez ere aurtengo proiektuari : Lartzabaleko Manex Erdozainzi Etxart kolegioa handitzea.

Milesker Zapiain ekipa guziari !

 

Xehetasunak : 00 33 (0)6 19 07 07 19