Bectso Saioa Baionan

Aurten, urtarrilaren 12a izan zen Herri Urratsen lehen eguna. 2015etik egiten den bezala, aurten ere Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalistak gomitatu genituen. Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Aitor Sarriegi, Aitor Mendiluze eta Igor Elortza bertsolariak eta Joana Itzaina gai emailea gurekin izan ziren.

Ohore izan zen momentuko bertsolari onenak errezibitzea Baionako Antzokian. Inoiz baino bertsozale gehiago hurbildu ziren ikastolen sustengatzera. Milesker handi bat parte hartu zuten guzieri eta bereziki bertsolari eta gai emaileari.

Maialen Lujanbioren hasierako lehen agurra entzutea proposatzen dizuegu :

Gehiago ikus dezakezue hemen : https://bertsoa.eus/bertsoak/15045-maialen-lujanbio-hasierako-agurra