Skip to main content

MAKETA LEHIAKETA MARTXA ONEAN

2023/12/18

Maketa lehiaketan izen ematea martxa onean doa, gogoratu urtarrilaren 4a dela lanak bidaltzeko azken eguna.

Aurtengo berrikuntzen artean maketa lehiaketa aurkeztu genuen eta abenduaren 3an ireki genuen izena emateko epea. Ordutik hamarnaka lan jaso ditugu, eta orain artekoa ikusita ekimen arrakastatsua izango dela aurreikusi dezakegu.

Maketa lehiaketan parte hartzeko gehienez hiru abesti bidali behar dira Wetransfer bidez herriurrats@ikastola.eus helbidera, urtarrilaren 4a baino lehen.

Saridunaren izena otsailaren hasieran emango da. Saria Herri urrats egunean kontzertua ematea izango da.

Horretaz gain BADOK-ekin (www.badok.eus) dugun elkarlana dela eta, parte hartzaile guztiekin abesti zerrenda bat zabalduko da sareetan. 

 

maketa

Albisteak

2024-05-14
Eider Eibar disenatzaileak diseinatua, eta Neomak taldeak egindako "HOR GAUDE" abestia oinarri, kamiseta berezi hau salgai jarri zen Herri Urratsen.
2024-05-14
Eider Eibar disenatzaileak diseinatua, eta Neomak taldeak egindako "HOR GAUDE" abestia oinarri, kamiseta berezi hau salgai jarri zen Herri Urratsen.
2024-04-29
Hemen duzue aurtengo Herri Urratseko programazio osoa.    animatu eta etorri!!!